24-ordu-digitalean-Zinea_eu

Elorrioko Arriola antzokiak 24 ordu digitalean film laburren lehiaketaren IX. edizioa antolatuko du datorren astean. Urriaren 31n, ostirala, landu beharreko gaia jakinaraziko diete parte hartzaileei, eta haiek azaroaren 1eko 22:00ak arteko tartea izango dute beren lanak aurkezteko.

Formato digitalean aurkeztu beharreko lanen lehiaketa da honakoa. Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte berau osatu eta aurkezteko, eta azaroaren 1eko aurkezpen emanaldiaren amaieran egingo dute sari banaketa. Garaileak 700 euro jasoko ditu, eta beste bi finalistek 500 euro.

Parte hartu nahi baduzu, badakizu: urriaren 31n, ostirala, Elorrioko Arriola antzokira joan, gaia ezagutu, eta hasi lanean!