http://youtu.be/sZDV2wHFkko

Laneko estresari aurre egiteko Lan-osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziak martxan jarri duen programarekin bat eginez, Nafarroako Filmategiak laneko estresari buruzko hiru film emango ditu orotara urrian.

Iragan urriaren 16ko lehen emanaldiaren ostean, urriaren 23an, osteguna, Charlize Theron protagonista duen North Country (Niki Caro, 2005) eskainiko dute Nafarroako Filmategian 20:00etan, eta hurrengo ostegunean, leku eta ordu berean, Danny Boonen Bienvenue chez le ch’tis (2008). Biek ala biek lanean jasandako presioa eta estresa pantailaratzen dituzte, eta horregatik, Laneko estresari begirada zinematik zikloaren baitan barneratu dituzte.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren ekimenez antolatutako saila da, eta sarrera erabat doakoa izango da. Hain zuzen, Lan-osasun eta Segurtasunerako Europako Agentziak abian jarri duen 2014-2015 urteetarako sentsibilizazio kanpainaren harira osatu dute zikloa.