http://youtu.be/MKMTK2T5gWY

Zineuskadiren Zinema Euskaraz zikloak film berria barneratu berri du: Friends. Abentura munstroen uhartean. 2011ko animazio ekoizpen japoniarra da, eta munstroen uhartera heltzen den Kotake txikia du protagonista.

Urriaren 24an Artea, Max Ocio, Zubiarte, Urbil eta Nieseen zinemetan estreinatuko dute filma. Itsas zabalean, lainopean, dagoen uhartera helduko den Kotake gizaki-mutikoa du protagonista; bertan bizi diren munstroek ez dute begi onez ikusiko haurra, eta Naki suminkorraren ardurapean utziko dute. Bien artean harreman gorabeheratsu bezain dibertigarria sortuko da, eta abentura zirraragarriak biziko dituzte elkarrekin, banatzeko ordua iristsiko den arte. Ala ez?

Ekimena 2009an abiatu zuten Zineuskadi eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean, eta azken urtean 11 film estreinatu dituzte orotara, bat hilabeteko. Abenduan helduko da azkena.