‘El Niño’ eta ‘Planes: Fire & Rescue’ filmekin berrartuko dute Hernaniko Biteri zinemako denboraldia. Gaurtik astelehenera bitarte, sei emanaldi egingo dituzte.
Iragan uztailean estreinatu zuten Daniel Monzón eta Jorge Guerricaechevarríaren El Niño akziozko filma batetik, eta haurrentzako Planes: Fire & Rescue (Aviones 2, Roberts Gannaway) animaziozko filma bestetik, proiektatuko dituzte asteburuan Biteri zineman, Hernanin.
Lehena 16 urtetik gorako lagunei zuzenduta dago, eta bost aldiz emango dute: gaur 22:30ean, bihar, larunbata, 19:30ean eta 22:30ean, igandean 19:30ean eta astelehenean 16:30ean.
Planes 2 filma, ordea, bi aldiz eskainiko dute asteburuan: larunbatean 17:00etan eta igandean 17:00ean.