Un_otoño_sin_Berlin_Zinea

Lara Izagirre zinegile bizkaitarra bere lehen luzea, Un otoño sin Berlín, errodatzen hasi zen atzo, urriaren 6an. Datozen asteetan, Irene Escolar, Tamar Novas, Ramón Barea eta beste hainbat profesionalez osaturiko taldearen laguntzarekin, Bilbo eta Amorebieta inguruetan ariko dira lanean.

Bicycle Poem, Kea, Larroxa eta Sormenaren bide ezkutuak laburren eta Next Stop: Greenland dokumentalaren ostean, Lara Izagirre gidoigile eta zinegile bizkaitarrak bere lehen luzea errodatuko du datozen asteetan berak abiatutako Gariza Produkzioak ekoizpen etxearen eskutik. Izagirrek berak 2011n idatzitako gidoiak Juneren istorioa kontatzen du; gazte ameslari eta hauskorra da June, eta bere sorterrira itzuliko da Diego izeneko idazlearen maitasuna berreskuratu asmoz. Hain zuzen, Irene Escolar eta Tamar Novas sartuko dira June eta Diegoren azaletan.

Filma Amorebietan errodatuko du nagusiki, Izagirreren sorterrian, eta Bilbora irteeraren bat egingo dute. Datorren urterako prest izatea espero dute. Hona udan egin genion elkarrizketa.