Kataluniako industria, zinema fantastikoa eta talentu berriak izango ditu ardatz bihar abiatuko den Sitgeseko (Herrialde Katalanak) zinema jaialdiak. Angel Sala jaialdiko zuzendariak aditzera eman duenez, irekiera galan [Rec] 4 (Jaume Balagueró) filma eskainiko dute.
Nazioarteko zinema fantastiko onena izango da ikusgai datozen egunetan Sitgesen. Ospetsu zerrenda luzea, zinemari buruzko erakusketa andana, eta fantasiazko telesailen tendentziak ere bilduko ditu jaialdiak. Besteak beste, Donostia Zinemaldian aurkeztutako The Tribe (Myroslav Slaboshpytskiy) ausarta, hiru orduko iraupena duen Hard to Be a Good (Aleksei German) film errusiarra, lantasiazko Under the Skin (Jonathan Glazer) lan eskoziarra, Jarjane Satrapiren The Voices (Marjane Satrapi), eta Maps to the Stars (David Cronenberg, 2014) fantasiazko filma eskainiko dituzte.
Antonio Banderas aktore eta ekoizleak Autómata (Gabe Ibañez) lana aurkezteaz gain, Ohorezko Sari Nagusia jasoko du jaialdian.
Egitarau osoa eta informazio osagarria kontsultatu nahi izenez gero, sartu hemen.