FBZA

Urriaren 25etik azaroaren 1era luzatuko den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. Asteko gazte epaimahaiko kide izateko aukera duzu, baldin eta 18 eta 30 urte baldin badituzu eta genero horretako zinema gustuko baduzu.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Donostiako Udaleko Gazteriarekin elkarlanean, Film Laburrik Onenaren Gazte saria banatzen du urtero 2006az geroztik. Aurtengoan, era boluntarioan izena ematen duten 18 eta 30 urte arteko 150 gaztez osaturiko epaimahaiak ebatziko du jaialdian aurkeztutako film laburren artean onena zein den.

Epaimahai gazteko kide izan nahi baduzu, eta 18 eta 30 urte artean badituzu, helbide honetan sartu eta izen-emate orria bete besterik ez duzu egin behar urriaren 10a baino lehen. 150 lagunek baino gehiagok izena ematen badute, Donostian erroldatutakoek izango duten lehentasuna; eta beharrezkoa bada, zozketa egingo dute arduradunek.

Aukeratuek urriaren 24an 16:00etan Antzoki Zaharrean egon beharko dute, hiru orduko emanaldian aurkeztuko baitituzte edizio honetako film labur guztiak. Animatu!