Ezmugak elkartearen ekimenez, Zinemugan emanaldia egingo dute gaur Irungo Behobia auzoan. 21:00etan hasita, hiru lan eskainiko dituzte, tartean, Alfredo Torrescallesen Flores de la frontera (2012) dokumentala.
Irungo Udalak eta Ezmugak elkarteak elkarlanean, herrialdeen arteko mugetan jazotzen diren egoeren inguruko ikus-entzunezkoen emanaldia antolatu dute gaurko. Hiru lan ikusi ahal izango dira orotara, horietako bi, animaziozko lan laburrak: Mauro Carraroren Hasta Santiago (2013) eta Trentoko 62. Zinemaldian aurkeztu zuten Victor Orozcoren Reality 2.0 (2012).
Horien ostean, Senegal eta Gambia arteko Amdallai herrian bizi diren haurrei izen-abizenak jartzen dizkien Flores de la frontera dokumental hunkigarria eskainiko dute, Alfredo Torrescallesen Fascina Producciones ekoizpen etxearen eskutik.
Emanaldia 21:00etan hasiko da Behobiako Cuerpo de Guardian, aire librean.