Ikastaroak

Donostia Kulturak eskainitako ikastaroen baitan, ikus-entzunezkoekin zerikusia duten 11 proposamen aurkeztu dituzte 2014-2015 ikasturterako. Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da zabalik.

Final Cut X programa, gidoien idazketa, dokumentalgintza, zinemako musika, zinema zuzendaritza, ikus-entzunezko ekoizpena, aktore zuzendaritza, zinema teknikak, komedia idazketa eta animazioa izango dituzte aztergai Donostia Kulturako ikus-entzunezko ikastaroek, eta, besteak beste, Jon Garaño, Izibene Oñederra, Jorge Gil, Gorka Cornejo, Pablo Malo, Leire Apellaniz eta Mikel Pagadizabal adituek zuzenduko dituzte, beste hainbat laguntzailerekin.

Ikastaroetako hainbat euskaraz izango dira, beste hainbat gaztelaniaz, baina guztiak Intxaurrondo auzoko Larrotxene Kultur Etxean eskainiko dituzte. Aste bakarra, bi nahiz hiru iraungo dituzte, eta garestienak 195 euro balioko ditu.

Izena emateko epea irailaren 26an, ostirala, itxiko dute, baina baliteke lekuak data horren aurretik agortzea. Beraz, kontsultatu ikastaroen nondik-norakoak eta eman izena!