Castelloneko (Espainia) Fernando Bovaira ekoizlea, Singapurreko Eric Khoo zuzendaria, zuzendari eta gidoigile venezuelar Mariana Rondón, Irango Marjane Satrapi historialaria, Nastassja Kinski aktore alemaniarra, Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile ukraniarra, Alemaniako Reinhold Vorschneider zuzendaria eta Vlad Ivanov aktore errumaniarra izango dira 62. Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaikideak.
Ekoizle espainiarra buru, eta Errusiako Federazioko Segurtasun Zerbitzu Federalak preso duen Sentsov ukraniarra ohorezko epaimahaikide gisa izango ditu aurtengo Zinemaldiko epaimahaiak. Zortzi adituak arduratuko dira jaialdiko film onenak zeintzuk diren ebazteaz.