http://youtu.be/vHR13lp3-w0

Michael Winterbottom eta Mat Whitecrossek 2009an aurkeztu zuten The Shock Doctrine, egungo krisi ekonomikoaren jatorria ulertzeko gidalerroak eskaintzen dituen dokumentala, doan, jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskainiko dute bihar, irailak 11, Gasteizeko Montehermoson 19:00etan.

Naomi Kleinen eleberri homonimoan oinarritutako lana da The Shock Doctrine. Kazetari eta ikerlari kanadarrak hondamendiaren kapitalismoa izenekoaren gorakada salatu zuen 2007an, alegia, krisi garaian gobernuek eta enpresa handiek herri ahulei probetxua ateratzen dietela, irabaziak eskuratu eta doktrinamendua gauzatzeko. Gainera, Milton Friedman teorialari estatubatuar ezagunari kritika egiteko baliatu zuen lana, eta hark proposatutako merkatu libreak herritarren askatasuna guztiz mugatzen zuela salatu zuen.

Bada, Michael Winterbottom eta Mat Whitecrossek Friedmanen teoriaren jatorria eta egungo krisi ekonomikoaren sorburua aztertu dute bihar, osteguna, Gasteizen ikusgai izango den lanean. Filma jatorrizko bertsioan eskainiko dute, doan.