http://youtu.be/MhpedyLXevo

Roy Andersson zinegile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence film komikoak eskuratu du 71. Biennale jaialdiko Film Onenaren Urrezko Lehoia, eta zilarrezkoa Andrei Konchalovsky errusiarraren The Postman White Nights lanarentzat izan da.

Iragan larunbatean borobildu zuten 71. Veneziako Biennale Zinemaldia, eta itxiera ekitaldian eman zuten edizio honetako irabazleen berri. Roy Andersson suediarraren estiloa jarraiki, egoera komiko zentzugabeak biltzen dituen A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence film poetikoak jaso zuen epaimahaiaren sari nagusia, eta Sobietar Batasun ohian girotutako Andrei Konchalovski errusiarraren The Postman White Nights lanak bigarrena.

Epaimahaiaren sari nagusia, aldiz, Joshua Oppenheimerren The Look of Silence lanarentzat izan zen. 60ko hamarkadan Indonesian jazotako genozidioak ditu ardatz filmak, eta biktima eta hiltzaileak aurrez aurre jartzen ditu. Aldiz, aktore maskulino eta femenino onenaren sariak Adam Driver eta Alba Rohrwacherrentzat izan dira, hurrenez hurren, Saverio Costanzoren Hungry Hearts filmean egindako lanagatik.

Gidoi onenaren saria, halaber, Rakhshan Bani-Etemad eta Farid Mostafavi iraniarrek eskuratu dute, Irango gizarte mailakatuaren baitako emakumeen erretratua egiten duen Ghesseha (Tales) lanagatik. Eta epaimahaiaren sari berezia Kaan Mujdeciren Sivas lanak jaso du.