http://vimeo.com/103236859

Bartzelonako Film Factory Entertainment enpresak Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien Loreak filmaren salmenta eskubideak erosi ditu. Lana 62. Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute, Sail Ofizialean.

Film Factory Entertainment ikus-entzunezkoen salmenta enpresako buru Vicente Canalesek adierazi du aste honetan abiatuko den Torontoko zinemaldian erosleentzat proiektatuko duten Loreak filmaren nazioarteko salmenta eskubideak bereganatu dituztela. Irusoin eta Moriarti ekoizpen etxeen lan berria, gainera, Argentina, Bulgaria, Danimarka, Suedia, Kanada, Txile, Frantzia eta Espainiako beste hamasei lanekin lehiatuko da 62. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean. Horixe izango da, hain zuzen, filmaren nazioarteko estreinaldia.