http://youtu.be/2Eh6teetxJ8
Urte osoan zehar nazioarteko jaialdietan sarituak izan diren hainbat film eta maila handiko zuzendarien lan berriak bilduko ditu beste behin ere 62. Donostiako Zinemaldiko Perlak sailak. Filmok publikoaren saria jasotzeko hautagaiak izango dira.
Xehetasun ugari dakizkigu, honezkero, 62. Donostiako Zinemaldiaz: Denzel Washington aktore estatubatuarrak jasoko du lehen Donostia Saria (bigarrena lotzen ari direla aurreratu du Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak), Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien Loreak euskarazko lana beste hamazazpi (oraingoz) filmekin lehiatuko da Sail Ofizialean, Savage Cinema sailaren bigarren edizioak sei lan barneratuko ditu, hamahiru pelikula lehiatuko dira Kutxa-Zuzendari Berriak sarirako, beste 50 lan proiektatuko dituzte Eastern Promises. Ekialdeko Europaren erretratua atzera begirakoan…
Eta gaurkoan Perlak sailean emango dituzte hemezortzi lanen izenak jakin ditugu. Aipatzekoak dira, besteak beste, Berlineko zinemaldian Urrezko Hartza jaso zuen Yinan Diaoren Bai Ri Yan Huo / Black Coal, Thin Ice filma, eta Nuri Bulge Ceylanen Kis Uykusu / Winter Sleep, Cannesko jaialdian Urrezko Plamorria eskuratu zuena. Baita Roy Andersson, Isao Takahata, Xavier Dolan, Wim Wenders, Aber Ferrara, Laurent Cantet, Naomi Kawasi eta Mathieu Amalric zuzendarien lan berriak ere.
Film guztien izenburuak eta haien nondik norakoak ezagutu nahi izanez gero, sartu hemen.
Guztiak publikoaren bi sariak jasotzeko hautagaiak izango dira. Lehenengoa 50.000 eurokoa izango da, eta bigarrena, Europako film onenarena, 20.000 eurokoa.