Gasteizko Artium Museoak eta Cube jatetxeak elkarlanean, zinema eta nazioarteko sukaldaritza uztartzen dituen egitaraua prestatu dute abuzturako. Bihar, abuztuak 13, Mostly Martha (Sandra Nettelbeck, 2001) proiektatuko dute, eta etxeko txahal-lasagna dastatzeko aukera izango da.

6,9 euroren truke, eta 19:30ean hasita, gastronomiari buruzko filmak ikusi ahal izango dira abuztuko asteazkenetan Artium museoan. Mosthly Martha, Babette’s Feast (Gabriel Axel, 1987), eta Eat Drink Man Woman (Ang Lee, 1994) izango dira ikusgai hilaren 13an, 20an eta 27an, hurrenez hurren.

Era berean, Italiako sukaldaritza, frantziakoa eta ekialdekoa oinarri dituzten errezetak prestatuko dituzte Cube jatetxeko lagunek: lasagna lehenean, urdailazpiko eta gazta creppeak bigarrenean, eta arroz tagliatelleak hirugarrenean.

Sarrerak edaria eta museoko erakusketa ikusteko tiketa barneratzen ditu, gainera.