Javier Rebollo eta Alvaro Gordejuelaren film berria, Txarriboda, Bilbo inguruetan errodatzen ari dira egunotan, eta urte amaierarako prest edukitzea aurreikusi dute. Itziar Atienza, Patxo Telleria eta Mikel Losada ariko dira aktore lanetan.
Bere ondarea arriskuan dagoela ikusiko du Franek, eta hori babestu asmoz, emakumezkoak hiltzen hasiko da Bilbo inguruan. Clara Bearan komisarioak eta Igartua ofizialak hilketok ikertu beharko dituzte, hiltzailea nor den argitzeko. Akzioa eta suspensea ardatz dituen filma izango da Txarriboda, Rebollo eta Gordejuelaren berriena.
Errodajea egunotan gauzatzen ari da Bilbon, hain zuzen, Bilboko Udaleko eraikin zaharrean, polizia-etxe bilakatu baitute bulego eraikin ohia. Mikel Losada, Itziar Atienza eta Patxo Telleria buru-belarri ari dira lanean, eta filma urte amaieran izango da ikusgai. Edo hala aurreikusi dute, behintzat.