Ekainaren 9an jakinarazi zuten 2014ko Kimuak katalogoa osatuko duten film laburren zerrenda. Zazpi lan hautatu ditu Josemi Beltran, Ismael Martinez, Edurne Ormazabal, Jorge Sanz eta Maialen Belokik osatutako epaimahaiak. Beloki, gainera, Donostiako Zinemaldiko Zuzendaritza eta Hautespen Batzordeetako kide gazteena da, baita Dokumentazio eta Film Departamentuko, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako eta Zinemirako arduraduna ere. Honenbestez, Kimuak katalogo berria eta 62. Zinemaldiaren hurbiltasuna aitzakiatzat harturik, Victoria Eugenia antzokiaren eraikinean duen bulegora jo dugu donostiar gaztearekin biltzera.