Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi izeneko kongresua antolatu dute Euskadiko Filmategiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak. Uztailaren 2a eta 4a artean egingo dute. Egun lanean diharduten hiru zinemagile belaunaldi hartu dituzte ardatz ekimen honetarako. Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketa honen helburua “historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskara, generoari buruzko eztabaidak, nazioartekotasuna, Kimuak programaren garrantzia, Zinemaldiarena, abangoardiak, eta abar” aztertzea da.

Era berean, antolatzaileek  nabarmendu dute “euskal zinemagile onentsuenek erakutsi duten prestutasuna kongresu honetan parte hartzeko”. Euskal Herrikan azkeneko berrogei urtetan lanean jardun diren zinemagileak bildu dituzte parte hartzaileen zerrendan. Horietako asko aski ezagunak direla: Montxo Armendariz, Ana Diez, Victor Erice, Pedro Olea eta Imanol Uribe; Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Julio Medem, Helena Taberna eta Enrique Urbizu; Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Cobeaga, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera eta Pablo Malo. “Anbizio handiko kongresu” gisa aurkeztu dute antolatzaileek, eta aipatu izenen zerrendako kide guztiek bertan egotea merezi badute ere, jakin badakite beste asko zerrendatik kanpo gelditu direla.

Izen?ematea

Izen?emate epea hasi da UPV/EHUren ohiko bideetatik, eta azpimarratu beharra dago, Euskadiko Filmategiaren webgunetik (www.filmotecavasca.com) izena emanez gero, %50eko beherapena dutela erabiltzaileek, hau da, kongresu guztirako prezioa 40 eurokoa izango da maiatzaren 31ren aurretik izena emanez gero, eta 46 eurokoa 31ren ondoren ematen bada. Kongresuaren balio akademikoa 40 ordukoa izango da.

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostia 2016ren laguntzari esker eta Zinemaldiaren lankidetzarekin antolatu ahal izan du Euskadiko Filmategiak kongresu hau.

Donostian, 2014ko maiatzaren 16an