Euskal film labur bat sartu da asteburu honetan ezagutzera eman duten palmaresean. Hain zuzen ere, Raul de la Fuente zuzendariaren Minerita lan laburrak eskuratu baitu Donostiako (Gipuzkoa) Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan publikoak ematen duen film labur onenaren saria.


100 gazte inguruz osatutako Epaimahai Gazteak film laburraren kalitate zinematografikoa aintzat hartu du, baita erakusten duen indarra mundu osoko emakumeek pairatzen duten errealitate bati argia emateko. Minerita-k bi emakumeren historia kontatzen du, beste askoren egoera ikusleen begien aurrera ekartzeko. Hau da zinemaldiko antolatzaileek ezagutzera emandako sinopsia: “Dokumental honen protagonistek, Lucía, Ivone eta Abigalek, ikustezinak diren baina mundua biratzea posible egiten duten milioka emakumeak ordezkatzen dituzte. Bai erraietatik, Boliviako Cerro Rico de Potosíko meategi hauetatik, baita azaletik ere”.
Gogora ekarri beharra dago hau ez dela Minerita-k jaso duen lehen saria, aurtengo Goya sarietan film labur onenaren saria jaso zuen, besteak beste. Bestalde, bere ibilbidea Kimuak 2013 katalogoan sartzean hasi zuen.
Era berean, Giza Eskubideen Zinemaldian beste bi lan ere saritu dituzte:

IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
Short Term 12 (2013)
AEB. Destin Daniel Cretton

AMNESTY INTERNATIONALEN SARIA
Tales from the Organ Trade (2013)
Kanada. Ric Esther Bienstock