Egunotan 3.000 haur inguruk hartuko dute parte Donostian (Gipuzkoa) egiten ari den Giza Eskubideen Zinemaldian. Goizetan egiten diren emanaldi hauetan umeentzako filmak pantailaratu arren, festibal honen gaiak jorratzen dute. Izan ere, berdintasuna eta antzeko gaiak aintzat hartzen dituzten pelikulak baliatu baitituzte programaren zati honetan.
Film horien artean dago bihar, asteartean, Giza Eskubideen Zinemaldian pantailaratuko duten Tormeseko itsumutila. Juanba Berasategi zuzendari pasaitarra da film honen arduraduna. 2012. urtean egin zuten pelikula hau eta apirilaren 1etik apirilaren 11ra egiten ari dira honen este beste bi filmen emanaldiak. Hauek Lucius Dumben berebiziko bidaia eta Olinpiara bidean direla.
Esan bezala film hauek guztiek modu batera edo bestera giza eskubideak jorratzen dituzte. Horren lekuko dira film hauen arduradunek prestaturiko sinopsiak:
Tormeseko itsumutila, sinopsia
Lazaroren bizitzan sarri tartekatzen dira “zoritxarra eta zorte ona”, eta bere xalotasun inozotik abiatuta, bizirik irauteko sen ikaragarriaren jabe egingo da pixkanaka. Harrizko zezen baten adarkadak esnaraziko du munduaren gordintasunera, nagusi itsuak bere lelotasunetik aterako baitu amarru latz batez. Gero, Lazaro hor ibiliko da itsuarekin lehian, nork maltzurkeria handiago egingo elkarri. Denok ezagutzen ditugun pasarteak biziko ditu: mahats-mulkoarena, adibidez, edo ardo pitxerrarena. Eta azkenean mendeku hartuko du, harrizko zezenaren adarkadaren ordainetan, itsuari beste amarru bat eginez, eta han utziko du plaza baten erdian konorterik gabe, harrizko zutabe bat buruaz jo ondoren.
Lazarok ihes egingo du, nora ezean, eta arratoi bat lagun harturik, Erreinuko Pregoilari-Arratoi Akabatzailearengandik iheska ibiliko dira biak, Pregoilariak arratoiei adinako gorrotoa baitie Lazaro bezalako alprojei.
Maquedako apaiz zeken baten zerbitzura jarriko da ondoren; apaiz zikoitzak goseak amorratzen edukiko du, baina Lazaro ez da geldi egongo eta giltzarrapo handi batez itxita dagoen kutxa janariz betetako batetik ahal duen guztia lapurtuko dio. Eta arratoi-laguna laguntzaile izango du janari-harrapaketan, bera bezala beti goseak amorratzen dagoenez
Lucius Dumben berebiziko bidaia, sinopsia
du sekula desafinatzen: Giza Eskubideak dira inon den tresnarik onena.
Olinpiara bidean, sinopsia
Niko von Glasow zine zuzendari minusbaliatua kirolaren etsai argia da eta joko paralinpiarrek kongruentziarik ez dutela uste du. Ezin du ulertu horrelako helburu baten bila ibiltzea, gutxitu batentzako eguneroko gorabeherak nahiko direnean. Aurreiritzi hauekin guztiekin, von Glasow zuzendaria Londresen 2012an Joko Paralinpiarrak jokatuko dituzten lau atletaren bizitzan eta boleibol talde batean sartuko da kirolari,bizitzari eta beldurrei buruz berba egiteko.
Mundu honek gero eta gehiago erakarrita, von Glasow Londresen jokatu ziren Joko Paralinpiarretara
joan zen eta baita Olinpia hiri zaharrera ere, bertan jokatu baitziren lehen aldiz jokoak, eta bertan
Boccia izeneko joko paralinpiar bat debekatuta dago.