Mondragon Unibertsitateko ikasleek antolatutako jaialdiaren erabateko irabazlea Asier Altunaren Zela Trovke (Belarra mozten) film laburra izan da. Epaimahaiaren sari berezia, berriz, Lander Camareroren A Political Story izan da.

Bi sarei horiek eta beste zortzi banatu zituzten joan den ostiralean Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe kultur etxean egindako ekitaldian. Ekimen honek joan den asteazkenean, ostegunean eta ostiralean gauzatutako zinema festibalaren bukaera ezarri zuen.

Aipatutako sariak Maialen Belokik, Anari Alberdik eta Jon Garañok erabaki zituzten, baina beste batzuk, ikusleen eta ikasleen esku gelditu ziren.

Lehiaketa Ofiziala:

Goiena saria, euskarazko film labur onenari: Zela Trovke (Asier Altuna)

Epaimahaiaren sari berezia: A political story (Lander Camarero)

Vertigo saria: Alejandra (Alberto Gastesi)

Ikusleen saria: Das kind (Manu Gomez)

 

Ikus-entzunezko Ikasleen lehiaketa:

MU saria, fikzio onenari: Anonymous (Ainhoa Garcia, Odei Esnaola, Janire Zubizarreta, Andrea Lopetegi, Ander Larrañaga)

MU saria, dokumental onenari: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)

Ikusleen saria: Jo ta jarri (Oihane Abrisketa, Nora Vicente, Amaiur Perez, Izar Usobiaga, Andrea Venegas)

Aipamen berezia: Positibatzea (Amaia Badiola, Itsaso Etxebarria, Itsasne Bermudez, Maite Salaberria, Maria Ayerbe)

 

Basque Culinary lehiaketa:

Basque Culinary saria, euskal gastronomia islatzen duenari: Betiko eran (Julene Lopez)

Ikusleen saria: Tartare (Andrea Lopetegi, Ainhoa Garcia, Amaia Badiola, Jone Albeniz)