http://youtu.be/aV2W9gzXR5c
Arzak jatetxeko sukaldari Xabier Gutierrezek lau platerretako otordua prestatuko du Lupa festibalarentzako dirua biltzeko. Datozen asteetan aurkeztuko dute zinema dokumentalaren bilkura honen programa, hala ere, hurrengo larunbatean, martxoak 29an egingo dute ekimena.


lupacomidaweb

Gutierrezek lau film dokumental aukeratu ditu bere menuaren lau plateren abiapuntu gisa.
Sarrerakoak, Lucio dokumentalean izango du oinarri, lehen platera berriz El sol del menbrillo. The Act of Killing izango da jateko nagusiaren ideia piztuko duena, eta, azkenik, Searching for Sugarman postrearen azpian izango dena.

 

Primerako menu honen prezioa 18 eurokoa izango da. Gehiago jakiteko interesa duenak Donostiako Guardetxean eta Errenteriako Mikelazulo elkartean izango du informazioa.