Zinebiri esker Bilbok  (Bizkaia) bat egin du Hileko dokumentala ekimenarekin. Honi esker, martxoan hasi eta urte bukaera arte, hilabetean behin film dokumental berezi bat ikusi ahal izango da Coliseo Zirkuituko Multizine aretoan. Espainiako higiezinen burbuilari buruzko Houses for All pelikulak emango dio hasiera segi da honi.

Hilabeteko dokumentala ekimena 53 aretotan aldi berean egiten diren emanaldietan datza. Hori guztia Parallel 40 eta Docs Bartzelona-ren eskutik iritsi da Bilbora, Zinebiren antolatzaileen laguntzaz.  Hain zuzen ere, ospe ona baina zabalkunde urria izan duten lanak pantailaratzen dituzte Hilabeteko dokumentala programan. Filmen izaera berritzaileari erreparatuta —mundu osoko jaialdien azken edizioetan aurkezten ari diren tituluak tarteko direla—, aukeraketa zehaztuz joango da ondorengo hilabeteotan.

Parallel40 banaketa-etxeak egindako aukeraketan, ekonomia, kultura, politika edota gizarte arloko gaurkotasuna jorratzen duten filmak bilduko dira.

Apirilaren 24ean, eguena, Rent a family Inc ikusi ahal izango da. Jendaurreko ekitaldietan bezeroen senidearena egiten duten antzezleak kontratatu ohi dituen Ryuchi izeneko enpresari japoniarraren gora-beherak kontatzen ditu dokumentalak.
OMG: Genetikoki Eraldatutako Organismoa izango da maiatzeko lana eta izenak berak azaltzen du zein den pelikularen gaia. Ekaineko pantailaratzeak Genevara bideratuko ditu ikusleak. Partikulen Fisikako Europar Laborategiko (CERN) teknikariek Big Bang-aren jatorria azaldu nahian Hadroi Talkagailu Handiaz (LHC deritzon partikula-azeleragailuaz) egiten ari diren ahalegina ezagutzeko.
Hileko dokumentala delako ekimena sortu zuen, gaur egun Espainia, Txile, Argentina eta Kolonbiako 55 aretok osatutako sarea da. Honen sortzailea, Joan Gonzàlez, DocsBarcelona-ren zuzendaria eta Memorimage jaialdiaren programatzailea da. Iaz, EDN Award saria eskuratu zuen hogeita hamar urteko karreraren eskerronez.