Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren aurrerapena argitara eman dute antolatzaileek. Bertan parte hartuko duten hamar filmen izenak eman dituzte ezagutzera. Hauen artean erabateko estreinaldi bat aurki daiteke. Hain zuzen ere, Juanmi Gutierrez zinemagile gipuzkoarrak egindako azkeneko lana, Ateak zabalduz. Okupa mugimendua Euskal Herrian, pantailaratuko dute festibal honetan.
Gutierrezek egindako dokumentalak okupazioaren “errealitate konplexu bezain aberatsa” aztertzen du, eta eta “historiaren bilakaerak baztertuta” zituen bizimoldeei eta ideologiei erreparatzen die Ateak zabalduz-ek. Aurrerapen zerrenda honetan beste euskal produktu bat txertatu dute. Hain zuzen ere, Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: Indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak izenburua duen lana ere izango baita jaialdi honetan.
Bi film horiez gain, Giza Eskubideen Zinemaldiaren arduradunek beste zortzi lan izango direla adierazi dute:
Circles / Krugovi (2013). Srdan Golubovic
El bumbún (2013). Fernando Bermudez. Argentina
Fire In The Blood (2013). Dylan Mohan Gray. India
Miele (2013). Valeria Golino. Italia-Frantzia
Princesas rojas (2013). Laura Astorga Carrera. Costa Rica-Venezuela
Pussy Riot: A Punk Prayer (Pokazatelnyy protsess: Istoriya Pussy Riot, 2013). Mike Lerner, Tales From The Organ Trade (2013). Ric Esther Bienstock. Kanada
Walesa (2013). Andrzej Wajda. Polonia