Eman dute ezagutzera Huhezinema jaialdiaren Sail Ofizialean parte hartuko duten lanen zerrenda. Aukeratutako lanen maila primerakoa da; izan ere, sari nagusiak eskuratzeko lehian arituko diren hamahiru lanen artean, Kimuak katalogoko lau baitaude. Jaialdia bera martxoaren 26, 27 eta 28an egingo dute, azkeneko egunean lan finalisten emanaldia egingo dutela.
Hain zuzen ere, Asier Altunaren Zela Trovke, Izibene Oñederraren Hotzanak, Borja Kobeagaren Democracia eta Lander Camareroren A Political Story dira datorren martxoaren 28an ikusi ahal izango diren Kimuakeko lanak. Horiekin batera, ondoko hauek ere parte hartuko dute: Arconada (Asier Urbieta), Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxo), Gosea (Itziar Cantero), Hibernation (Jon Mikel Caballero), Bosgarren segmentua (Ander Parody Garai), No es un buen día para morir (Rubén Rosas), Donde nunca pasa nada (Maialen Sarasua) Das Kind (Manu Gomez) eta Alejandra (Alberto Gastesi).
Huhezinema jaialdiak jaso zituen 134 lanen arteko aukeraketa da lerro hauen gaineko, zehazkiago Sail Ofizialean lehiatzen saiatu ziren 118 lanetn onenak dira. Parte hartzaileen beste hamaseiak Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanak direlako. Izan ere, azkeneko hauek berezko saila baitaukate. Bi sailetan nahastu dituzte fikziozko lanak, dokumentalak, esperimentalak, animaziokoak eta beste.
134 film labur jaso ditugu Huhezineman!
Huhezinemako lehiaketan parte hartzeko deialdia amaituta, aurkeztutako film labur kopurua zenbatzeko garaia iritsi da. Hala, Movibeta online plataforman, Wetransfer zein posta arrunta bidez jasotako lanak kontuan harturik, guztira 134 film labur aurkeztu dira zazpigarren edizio honetan, horietatik 30 euskara hutsean ekoitzitakoak. Aurreko urteko kopurua gainditu dugu eta Movibeta plataformak egileen artean duen arrakastari esker, Huhezinema Jaialdia egonkortu egin da.
Huhezinemak emango dituen sariak hauek dira:
Ikasleen lehiaketan:
MU Saria Fikzio Onena (*): 200 €
MU Saria Dokumental Onena (*): 200 €
Ikusleen Saria: 100 €
(*) Epaimahai ofizialak emango du sariak.
Basque Culinary Saria*: 350 €
Ikusleen Saria: 150 €
*Epaimahai ofizialak emango du saria.
Sail ofizialean:
Goiena Saria1: 1.200 €
Epaimahaiaren Sari Berezia2: 800 €
Vertigo Saria3: 600 €
Ikusleen Saria: 400 €
(1) Euskarazko film onena.
(2) Epaimahaiaren Sari Berezia, ostera, beste hizkuntza batean eginiko film onena, edota euskaraz egindako bigarren lan onena.
(3) Ekoizpenerako edo banaketarako diru laguntza publikorik jaso ez duen lan onena.