Bukatu da Donostian (Gipuzkoa) egiten den musika dokumental filmen Dock of the Bay jaialdia, eta 160 metro lanak irabazi du zinemaldi honen lehiaketa.

Joan den aste osoan iraun duen jaialdian hamaika lanek hartu dute parte, eta horien artean euskal ekoizpen batek irabazi du lehen saria Italiako One Minute for Conductors filmarekin batera. 160 metro filmak XX. mendeko 80ko eta 90eko hamarkadetan Bilboko itsasadarraren inguruan izandako musika mugimenduak aztertzen ditu. Izenburuak erreferentzia egiten dio Ibaizabalen ezkerraldea eta eskuinaldea bereizten duen 160 metroko distantziari.Laneko protagonistak garai horretako protagonistak beraiek dira, eta musikarien zein adituen eta zaletuen testigantzak jaso dituzte.

Sari banaketa ekitaldiak aurtengo Dock of the Bay jaialdiaren edizioari amaiera eman dion arren, Donostiako Fnac liburu dendak hainbat musika dokumentalen emanaldiak antolatu ditu ere. Hala, gaur 19:00etan, emango duten Searching for Sugar Man bezalako tituluak ikusi ahal izango dira. Datozen asteetan ikusi ahal izango diren filmen inguruko zehaztapenak hemen ikus daitezke.