Donostian egiten den Dock of the Bay zinema jaialdiak, aurten, 27 lanen emanaldiak utziko ditu. Atzo, astelehenean hasi eta datorren igandean bukatuko da zinemaldia bera; hala ere, zabaldutako programazioak urtarrilaren 28ra arte iraungo du. Ohi moduan musika dokumentalak oinarri dituen bilkura honek hiru kontzertu ere ekarriko ditu. Sail ofizialean parte hartuko duten 16 lanen artean Euskal Herrian egin diren bi dokumental izango dira; hain zuzen ere, 160 metros dokumentalaren bertsio luzea eta Kampsa 20 años de sueños y escombros. Hauek, ordea, ez dira ikusi ahal izango diren euskal film bakarrak. Fnac aretoan egingo dituzten formatu txikiko pantailaratzeetan izan badagoelako bertako ikusentzunezkoen ordezkaria ere. Zehazkiago, Fermin Muguruza musikari eta zinemagileak zuzenduriko Zuloak lana ere ikusteko aukera izango baita.
Ohi moduan, Dock of the Bay zinemaldiak hainbat musika emanaldi ere utziko ditu Gipuzkoako hiriburuan. Lau izango dira aurtengo musika ekimenak. Julio Bustamanteren, Cooper eta Parrots-en eta Musikagela Taldearen kontzertuak izango dira. Hauei gehitu behar zaie Dock Of The Bay DJ Jaia. Programa osoa ikusteko egin klik hemen.