Urteroko hitz ordu saihestezinetako bat bilakatu da Huhezinema jaialdia euskal film-laburgintzan. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio ikasleek antolatuagatik, urtetik urtera izen handiagoa dauka eta parte hartzaileak ugaltzen ari dira.

Euskal Herrian jaioa izan, edo bertan erroldatuta egotea, da lanen zuzendariek bete beharreko baldintza sail ofizialean parte hartzeko.  Lanaren ezaugarriak berriz ondokoak izango dira: edozein generotako lanak onartuko dituzte, baina bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak baztertuko dituzte; gehienez ere, 30 minutuko iraupena izango dute; eta  2013. urtean ekoitziak beharko dira izan. Lanak 2014ko otsailaren 14a baino lehenago entregatu beharko dira. Lehiaketaren oinarri guztiak lotura honetan irakur daitezke.

Huhezinemaren 7. aldia da orain aurkeztu berri dena. Urteotan izandako bilakaeraren erakusle argiena da aurten Basque Culinary Center-ekin batera sortutako  zinemaldiaren sail berria. Izan ere, Huhezinema lehiaketa ez ezik jaialdi ere izan baita.