Etxepare Institutuak aurretiaz argitaratu zuen Euskal zinema liburuaren frantsesezko bertsioa argitaratu berri du; horretarako Euskal Kultur Erakundea izan du bidelagun. Euskadiko Filmategiaren zuzendari Joxean Fernandez da liburuaren egilea, eta bertan euskal zinemagintzaren errepaso laburra egin du, berak dioenez, lan hori espezialistek egin beharko baitute “hau baino askoz ere obra zabalagoen eta zehatzagoen
bidez”.
Liburua pdf formatuan kopiatu daiteke Etxepare Institutuko webgunetik, eta baita Euskal Kultur Erakundearen Interneteko gunetik ere.