Ia 40 lan pantailaratuko dituzte egunotan Arrigorriagan (Bizkaia), XII Umorea labur jaialdian. Era berean, irriari eta barreari emandako topaketa honetan Santi Ugalde aktorea omenduko dute ixte ekitaldian bertan.

Gaur hasiko da Arrigorriagan umorezko film laburrak oinarri dituen jaialdia; bukatu, berriz, larunbatean bukatuko da. Eta bi data horien artean, 40 bat film pantailaratuko dituzte herri horretako Lonbo aretoan. Espainatik zein Euskal Herritik iritsitako lanak ikusi ahal izango dira bost egun hauetako emanaldietan.

Tartean ez dira faltan izango aurtengo Kimuak katalogoko lanak. Hala Lander Camarerorren A Political Story, Borja Kobeagaren Democracia, eta Tucker Davilaren Los perfecionistas ikusi ahal izango dira ostiralean, 19:30eko emanaldian. Euskarazko lanak ere ikustea izango da aurtengo edizioan, besteak beste, Bosgarren segmentua, Hurrengoa! eta Zabalduman.

Ugalde omenduko dute

Euskal pantailan eta taula gainean aski ezaguna da Santi Ugalde aktorea, batez ere umorearen alorrean egindako lanengatik. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Ugalderen lana oso ezaguna egin da, besteak beste, Trapuzaharra antzerki taldean parte hartzeari esker.

Programa:

Asteartea 10. 19:30. 90 min. Sail Ofiziala
Alfred y Anna, Juanma Suárez. 15 min.
¿Demasiado corazón?, Jorge Villa. 13 min.
Pacifier / Blowpipe, Broncos. 13 min.
Hoy quiero confesar, Manuel Aguilar. 15 min.
¡Bingo!, David Turpin y Franz Nurmi. 3 min.
Juliana, Jana Herreros. 18 min.
Pipas, Manuela Moreno. 3 min.

Asteazkena 11. 19:30.  80 min. Sail Ofiziala
Preguntador, Iñaki Reyna. 16 min.
Project K-9, Francisco G. Cabrera. 5 min.
No hair, no paranoia, Curro Rodriguez. 17 min.
Un día de estos, Fali Álvarez. 6 min.
No tiene gracia, Carlos Vilolade. 15 min.
Push-up, David Galán. 4 min.
Helsinki, Juan Beiro. 15 min.

Osteguna 12s. 19:30.  80 min. Sail Ofiziala
Leoncio, Javier Cirujeda. 16 min.
Spanish ball Z, Laura Molpeceres. 3 min.
Con la comida no se juega, Daniel M. Caneiro. 10 min.
Mos n’tros, Emilio Gallego y Jesús Gallego. 1 min.
Meeting with Sarah Jessica, Vicente Villanueva. 20 min.
Misterio, Chema García Ibarra. 12 min.
Potasio, Pedro Moreno. 10 min.
Tipos serios, Juls Gars. 1 min.

Ostirala 13. 19:30.  80 min. Sail Ofiziala
Mirage, Iker Maidagan. 9 min.
Tha Baskles, Adrián Agrelo. 10 min.
A Political Story, Lander Camarero. 26 min.
Democracia, Borja Cobeaga. 11 min.
Sexo explícito, Jose Manuel Carrasco. 10 min.
Los perfeccionistas, Tucker Dávila. 14 min.
Merry Christmas, Pablo Palazón. 3 min.

Ostirala 14. 21:00. 80 min. Arrigorriagako (eta inguruetako)  laburrak
El casting, Juanan Bilbao
Pa’ la derecha, Ibai Gomez
Mikel Mery Mayer, Álvaro Moreno Fernández e Ibai Gómez
ZABALDUMAN, Javi Chueca
AZARES, Aritzeder Arregi
Eta orain, zer egingo dugu?, J.C. Gurrutxaga, Aitor Aranguren
Videotutorial “hermano menor”, Rubén Ontiveros
Bostgarren segmentua, Pablo Maraví
Dragones y Elfos, Rubén Ontiveros
Hurrengoa!, Aitor Arenas
Loco con ballesta, Kepa Sojo

Larunbata 14. 20:00.
Ixte ekitaldia eta sari banaketa
Santi Ugalderi omenaldia