Peio Gutierrez zuzenduriko Abuztua lana hartu dute aurtengo Lekeitioko Zine Bileran egindako profesionalen arteko lanik onentzat. Zaletuen lanen artean, Oihan Vitoriaren Etxe huts lanak eskuratu du izendapen bera.
54 lan erakutsi dituzte bileraren aurtengo aldian, horietatik bi ordea, lehiaketatik kanpo. Gainontzeko guztiak, berriz, ohi moduan bi sailetan lehiatu dira: profesionalena eta zale edo amateurrena. Modu honetan zaleen mailan Abuzutua-ren izendapen bera jaso du Oihan Vitoriak zuzenduriko Etxe huts film laburrak. Kote Camatxok eta Itziar Canterok jaso dituzte, hurrenez hurren, zuzendari profesionalik onenaren eta zuzendari amateur onenaren sariak. Modu honetan, denak ekimen berearen barruan izan arren, lehia modu bidezkoagoan gertatu da. Antolatzaileen aburuz, ediziorik arrakastatsuena izan da aurtengoa.
Lekeitioko zinema bilera duela 36 urte sortu zuten euskara ez ezik euskarazko zinemagintza sustatu eta alor honetan ziharduten pertsonei bultzada emateko. Hainbat urtez, askorentzat ia oharkabean igaro den arren azkeneko urteotan berpizten ari da bilera.
·Film onena: Profesionala:Peio Gutierrez, Deus et machina filmean egindako lanagatik.
Zalea: Oihan Vitoria Etxe huts filmean egindako lanagatik.
· Zuzendaria onenak: Profesionala: Kote Camacho, Elkartea filmean egindako lanagatik.
-Zalea: Itziar Cantero Gosea filmean egindako lanagatik.
· Ekoizle onenak: Profesionala: Izebene Oñederra, Hortzanak, for your own safety filmean egindako lanagatik.
Zalea: Khuruts Begoña Karramarroaren desira filmean egindako lanagatik.
· Gidoia: Profesionala: Asier Altuna, Zela Trovke filmean egindako lanagatik.
Zalea: Ander Parodya Bosgarren segmentua filmean egindako lanagatik.
·Argazkia: Profesionala:Koldo Almandoz, Deus et machina filmean egindako lanagatik.
Zalea: Asier Susaeta Aio filmean egindako lanagatik.
· Gazte 22 saria: Joxu Ximun Billalabeitia Eurie filmean egindako lanagaik.
· Epaileen aipamen berezia: Lara Izagirre Sormenaren bide ezkutuak filmean egindako lanagatik.