Oraindik ere Hazparnen (Lapurdi) egiten den Zinegin festibalaren egitarau osoa plazaratu ez badute ere. Jaialdiaren webgunean ikusiko denaren aztarnak ageri dira dagoeneko.
Momentu honetan lau dira, webgunearen arabera, egutegian izango diren film luzeak. Lan hauen izenburuak: Amaren eskuak, Urte berri on, amona!, Baztan eta Emak bakia baita. Zinegin festibala egiten den bigarren aldia izango da aurtengoa, izan ere, iazko emanaldiek izan zuten harrera ikusita ekimenaren arduradunek lanean jarraitzeak merezi zuela ikusi zuten.
Arduradunek Euskal Herriko Zinema eta Dokumental ekoizpena aurkezteko festibal gisa definitzen dute Zinegin. Eta hori guztia gerta dadin abenduaren 21ean eta 22an jarri dute hitzordua. Programaren gainontzeko osagarriak falta dira, baina iazko esperientzia ikusirik, oso litekeena da hainbat dokumental eta Kimuak katalogoko lanak.
Era berean, Zineginekin batera Kanaldudek antolaturiko bideo eta gidoi lehiaketetan parte hartzeko aukera asteburu honetan bukatuko dela gogorarazi dute antolatzaileek.
Zinegin-en orain arteko emanaldiak.
Amaren eskuak 2013/12/22, 18 :00 – Haritz Barne zinegela
Urte berri on, amona! 2013/12/22, 21 :00 – Haritz Barne zinegela
Baztan 22/12/2013 – 2012/12/22, 16 :00 – Haritz Barne zinegela
Emak bakia baita 2013/12/21, 21 :00 – Haritz Barne zinegela