Azken hondarrera iristen ari da Zinema CC Donostia jaialdiaren azaroko programazio hedatua. La plaza de la Musica eta Agronautas filmak pantailaratuko dituzte, hurrenez hurren, gaur eta bihar.

Filmen emanaldiak 18: 00-etan hasiko dira azkeneko txanparen egoitza izango den Argazkilarien Elkartearen emanaldi aretoan. Bi filmen ondoren solasaldi bana antolatu dute antolatzaileek; biak ala biak ekus-entzunezkoan jorratutako gaiarekin erabateko harremanetan egongo direla.

Gaur arratsaldean La plaza de la musica ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek. Juan Miguel Gutierrez errenteriarrak zuzenduriko lan dokumental honek amiantoren eraginak jorratzen ditu, gertaera pertsonal batetik abiatuta. Horren ondoren, berriz, zuzendariak berak eta  beste hiru lagunek hartuko dute parte ondorengo solasaldian.