Euskara, zinema eta bilera osagaiak elkartuz sortzen den urteko hitzorduaren data eta formatua aurkeztu dute. Hain zuzen ere, Lekeitioko 36. Euskal  Zine Bilera datorren igandean hasiko baita Amaren eskuak lanaren emanaldiarekin. Hain zuzen ere, euskara hutsez egiten den festibal nagusiaren ordua iritsi da. Bertan, besteak beste, Asier Altunare Zela Trovke edo Mireia Gabilondoren Amaren eskuak lan ezberdinak pantailaratuko dituzte.

Lan horren zuzendaria, hain zuzen ere, ekimenaren protagonistetako bat izango da Gabilondo epaimahaia osatuko duten sei pertsonetako bat badelako. Besteak, berriz, , Imanol Rayo, Patxo Telleria eta Jabi Elortegi zinema zuzendariak, zein Arantza Lauzirika eta Natxo Rodriguez Arkaute EHUko irakasleak.

Lekeitioko alkate Maialen Larraurik aurkezpenean azaldu zuenez, helburua euskal zinemari garrantzia eta erreferentzialtasuna ematea da jaialdiaren helburua. Horretarako zinemagile profesionalen eta amateurren bilgunea osatu nahi izan dute. Fikzio lanak, dokumentalak, bideoklipak… formatu ugariko ikus-entzunezko lanak ikusi ahal izango dira hurrengo larunbatera arte, hau da azaroaren 30a arte, luzatuko den zinema ekimenean.  Emanaldi guztiak ikusgarri zinema aretoan egingo dira emanaldi guztiak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aretoaren kanpo aldean pantaila bat ere jarriko dute.

AZAROAK 24

19:30ean. Amaren eskuak filma emango dute, bertan Mireia Gabilondo zinemagilea eta Karmele Jaio idazlea izango dira. .

AZAROAK 26

19:30ean. Getxo: Azala eta barrena, Aiko taldea: dantza plazara, Badira Bagara, Zela Trovke, Karramarruaren desira eta Hesiak gainditzen.

AZAROAK 27

 19:30ean. Abuztua, Zapato azule, Hiltzaileak, Bizitza, Ordutik eta hona ez dau egin euririk, Bate bez, Solte, deabruarekin hizketan, Albaitari, Euskadiko laguntza txakurren taldea, Gosea eta Deus et Machina. 19:30ean hasita.

AZAROAK 28

19:30ean. Ugerien atzetik, Semaforoa, Birjinianori bisita, DH-EH: downhilla Euskal Herrian, Etsipena, Arconada, Hondartza, Etxehuts, Napoka iria, nik ere, Eta orain zer egingo dugu?, Eurie, Emon, konfeti kolore. 19:30ean.

AZAROAK 29

19:30ean. Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa, Elkartea, Dana, Bi eper, Kresaletan, Sormenaren bide ezkutuak, Jake bake, Kubako altxorrak, Santu motokross, Marylin etaHamaika Lekeitio. 19:30ean.

AZAROAK 30

12:00ean. 81 Amama, Egurre, Aio, Niet, Izkutaketa, Hotzanak, for your own safety, 24 ordu emakume euskaldun baten bizitzan, Ekaitz maitia, Katu kosmikoa, Bosgarren segmentua eta Longboarding K.R.B. 12:00etan hasita.

19:30ean. 24. Nazioarteko kale-antzerki jaialdia. Lekeitio, Martina, Hurrengoa! eta Beerbug filmen proiekzioa izango da lehenik, eta sari banaketa egingo dute ondoren. Eneritz Artetxek gidatuko du ekitaldia, Urtzi Iriondo musikariaren, Ana Clara akrobataren eta Ana Krusa dantza taldearen laguntzaz. 19:30ean.