Pasaiako film laburren erakustaldia hamabosgarren ediziora iritsi da aurten. Joan den larunbatean hasi zen zinema ekimena datorren larunbatean bukatuko da, 60 lan pantailaratu ondoren.
Gaur, asteartean, Bizkaiko La apuesta de Pascal eta Asier Urbieta gipuzkoarraren Arconada filmak ikusi ahal izango dira, Espainiatik zein Herrialde Katalandarretatik iritsitako lan hauekin: Division Azul, No hace falta que me lo digas, Un lugar mejor eta Sajara.
Hemendik ostiralera egunero beste horrenbeste film ikusi ahal izango dira arratsaldeko 20:00etan. Larunbatean, berriz, Jon Garaño, Jorge Gil, Pablo Malo zinema zuzendariek eta Kike Santiago lehiaketaren zuzendari artistikoak erabakitako sariak banatuko dituzte, irabazleen lanak berriro pantailaratu baino lehen.
Ondorengo egunetan hauek izango dira Pasaiako Trintxerpeko alkateordetzaren eraikinean ikusi ahal izango diren lanak:
- Asteazkena
A Londres (Huelva)
Rode Gordijnen (Holanda)
Elkartea (Bizkaia)
#STOP (Barcelona)
Cuando todo pase (Valencia)
Voice Over (Gipuzkoa)
En plan romántico (Barcelona)
- Osteguna
Mensaje post-itivo (Madrid)
Sorgin Gaua (Nafarroa)
Chicas day (Madrid)
On egin (Bizkaia)
The mass of men (Reino Unido)
Vocabulario (Las Palmas)
Helsinki (Madrid)
- Ostirala
El hombre equivocado (Madrid)
Excel (Madrid)
Eta orain zer egingo dugu? (Bizkaia)
El Profe (Honduras)
La alfombra roja (Huelva)
Last minute (Madrid)
Otra cosa (Madrid)
Hoy quiero confesar (Malaga-Gipuzkoa)