Ana Diez zinemagile nafarra omenduko dute aurtengo Opera Prima jaialdian. Espainiako zuzendari hasberriei emandako Tuterako (Nafarroa) zinemaldi honetan bertan jaiotako zinemagile honen lehen lana pantailaratuko dute ere. Bihar hasi eta azaroaren 2an bukatuko den sortan Ander eta Yul-ez gain beste zortzi film ikusi ahal izango dira.
Diez gidoilari eta zuzendari lanetan jardun du azken 25 urteetan, eta etxean egingo diote omenaldia lehen lana zuzendu berri duten zuzendarien filmak erakusten dituen Opera prima jaialdian. Hain zuzen ere, tuterarraren lehen lana izan zen Ander eta Yul pantailaratuko dute.
Aste honetan ikusi ahal izango diren lanak Oriol Pauloren El cuerpo, Jesus Monllaoren Hijo de Cain, Daniel Castro iruindarraren Ilusion, Juan Carlos Medinaren Insensibles, Fernando Francoren La herida, Neus Ballusen La plaga, Alejandro Marzoaren Somos gente honrada eta Manuel Martin Cuencaren Canibal.