les-hotesBi aste barru aurkeztuko dute datorren urtearako Iruñeko (Nafarroa) Punto de Vista ekimenak hartuko duen forma. Izan ere, jaialdia bi urtean behin gauzatzera igaro baitziren arduradunak duela hiru urte. Modu honetan, datorren urtean ekimenaren presentzia bermatzeko seminarioa antolatu dute.

2012ko mintegiaren egitura bera izango du datorren urtekoak; hau da, bi dokumentalgile gonbidatuko dituzte zinemagintzaz duten iritzia ikasleekin partekatzera. Era berean, egun horietan bi irakasle hauen lanak bilduko dituzten atzera-begirakoak ere. Hauen guztien zehaztapenak; hau da, egileak eta beraien lanak zeintzuk izango diren azalduko dute datorren azaroaren 4ean. Era berean, Punto de Vistako arduradunek azaldu dutenez, Frantziako dokumental jaialdi inportanteenak biltzen dituen Cerbere-Portbou-eko Rencontres Cinematographiques izeneko topaketetan parte hartuko duela hemendik aurrera.

Jaialdiarekin lotuta ere,  ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez Oskar Alegria, jaialadiaren zuzendaria, Donostiako Zinemaldian epaile gisa parte hartu ondoren, gauza bera egingo du Montreal (Kanada) eta Sarajevoko (Bosnia eta Herzegovina) festibaletan.