
Felix Romeo poeta da Gaizka Urrestiren ‘Por que escribo’ lanaren ardatza.
Valladolideko (Gaztela Leon, Espainia) Seminci jaialdian urria izango da euskal egileen presentzia, egitarauari erreparatuta. Oskar Alegria eta Gaizka Urresti dira jaialdi horretako filmetako arduradunen artean dauden euskal zuzendari bakarrak. Thomas Bidegain gidoigile zuberotarra, berriz, epaimahaiko kidea izango da joan den astean hasi eta datorren larunbata arte iraungo duen zinema jaialdia.
Urrestiren kasuan, Por que escribo lanak aurkeztu du eta lehiaketatik kanpo, baina film laburren sail ofizialean parte hartuko du. Hain zuzen ere, Urresti bilbotarrak zuzenduriko dokumental honek Zaragozako poeta (Aragoi, Espainia) Felix Romeo dauka ardatza.
Emak Bakia etxea, berriz, Spanish Cinema sailean hartuko du parte. Sari eta nabarmentze ugarri ekarri dizkio Oskar Alegria zuzendari nafarrari. Izan ere, izen bereko Man Ray artistaren lana aitzakiatzat hartuta egindako lanak, besteak beste, Brasilgo Ceara zinema festibalean saritu baitzuten berriki lan hau.
Azkenik, Zuberoako jatorria duen Thomas Bidegain gidoilaria ere izango da Seminciren protagonistetako bat, bere lana besteen filmak epaitzea izango dela. Hain zuzen ere, iaz gidoi onenaren saria eman zion jaialdiaren epaile lanetan ari baita egun hauetan.
Aurtengo edizioan Seminciko euskal presentzia urria izanik ere, beste urte batzuetan Javier Angulo bilbotarrak zuzentzen duen jaialdia Euskal Zinemaren Egunera izatera iritsi zen 2011ean