Josemi Beltran, Nerea Txapartegi eta Alberto Rodriguez gaurko aurkezpenean. (Argazkia: Mikel Goñi).

Josemi Beltran, Nerea Txapartegi eta Alberto Rodriguez gaurko aurkezpenean. (Argazkia: Mikel Goñi).

Bihar goizean jarriko dituzte salgai Donostiako XXVI. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asterako abonamenduak. Aurten lau sail izango ditu jaialdiak. horietako hiruk lehiaketa barneratuko dutela.

Donostiako (Gipuzkoa) Kultur ordezkari Nerea Txapartegik, udal horretako zinema unitateko eta jaialdiaren zuzendari Josemi Beltranek eta Kutxabankeko ordezkari Alberto Rodriguezek aurkezpenean esandakoaren arabera, urriaren 26tik azaroaren lehenera hartuko du aurtengo Beldurrezko Zinemaldiak.

Edward Wright zuzendari britaniarraren  The Worlds End filma izango da inaugurazio ekitaldian pantailaratuko dutena, hau da, urriaren 26an. Hala eta guztiz ere, zinemaldiaren programazioarekin bat egingo du datorren astelehenean hiri horretako Kresala zineklubak egingo dute Todd Browning zuzendariaren Garras humanas filma.

Inaugurazioaren egunean bertan, ordea, Danborrada Z ekitaldia egingo dute.  Berau ohiko zonbien desfilea izango da, baina Donostiaren erretzearen 200. urteurrena dela-eta  zombie-donostiarren segizioa izango da. Hiriko Bulebarrean egingo dute topo 26an 19:00etan, baina toki berean hasiko dira hiru ordu lehenago makilatzeari ekiteko.

Ondorengo bost egunetan, sail ofizialeko 20 film luzeak, Film Laburren  saileko 14 lanak, animazioko 10 film laburrak eta Espainiako 9 film laburrak izango dira pantailaratuko dituztenak Cannon films ekoiztetxeari emandako saileko 7 filmekin batera.