Kimuak katalogoko 'Minerita' dago egunotan pantailaratu diren lanen artean.

Kimuak katalogoko ‘Minerita’ dago egunotan pantailaratu diren lanen artean.

Gaur egingo dituzte Filme Sozialak jaialdiaren azkeneko pantailaratzeak, eta bihar, berriz, jai batekin ospatuko dute Bilbon emanaldi gehienak izan dituen topaketa honen amaiera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik orain ekitaldi honetarako gonbidapenak eskura daitezke (+34) 94-602 46 68 telefonoan zein info@kcd-ongd.org posta elektroniko helbidean.

Gaur hiru saio izango dira, eta guztira bederatzi film labur pantailaratuko dituzte jaialdiaren egoitza nagusia izan den Golem Zinema aretoetan. Gaurko emanaldiak 17:00etan, 19:30ean eta 22:15ean izango dira.

Buzzes from Tolosaldea, A New Way of Life eta Africa Rising izango dira lehen emanaldian ikusi ahal izango diren lanak. Sub, Lavando calzoncillos eta Las sufragistas film laburrek, berriz, bigarren saioa osatuko dute. Azkenekoan ordea, Ngutu, Sobran razones eta The Visit lanak ikusi ahal izango dira.

Lan horien guztien gaiek jite soziala dute; izan ere, hori baita jaialdi honen tematika. Hori dela eta ez da harritzekoa aurten Kimuak katalogoan sartu den Minerita lana ere pantailaratu izana egun hauetan. Ia oharkabean pasatu den jaialdi hau sendotzen doa urtetik urtera eta gero eta gehiago izaten dira egiten diren emanaldiak. Horregatik eta gai hauek duten garrantziagatik antolatzaileek Bilboko mugak gainditu eta Bizkaiko zenbait herritako ikastetxera eraman dute sortaren lagin bat.