Gaur hasi eta datorren igandean bukatuko da Miarritzeko (Lapudi) Jaialdi Latinoamerikanoa. Zazpi egunotan Latinoamerikako hamar film labur eta beste hamar luze saiatuko dira jaialdiko sariak eskuratzen. Honez gain, beste hamaika ikus-entzunezko lan ikusi ahal izango dira aste honetan. Besteak beste, Argentina, Txile eta Brasilgo lanak pantailaratuko dituzte.
Era berean, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Il etait une foret filmak itxiko du gaur hasiko den jaialdia. Luc Jacquet zuzendariaren lan hau azaroaren 13an estreinatuko da areto komertzialetan, eta Peruko zein Kongoko oihanetako egoera deskribatzen duen film dokumentala da. Zuzendariak berak aurkeztuko du lana datorren igandean jaialdia itxiko duen saioan.
Lehiaketaz gain, jaialdiak beste hainbat atal dauzka. Besteak beste film laburren emankizunak izango dira. Hauen artean kokatu dute Kimuak 2012 katalogoaren azken emanaldietako bat izango dena. Kimuakeko lan hauek larunbatean, hilaren 5ean, pantailaratuko dira. Programa osoa hemen aurki daiteke.
Era berean, ikus-entzunezko lanak ez ezik, inguru geografiko horretako beste adierazpen kulturalak izango dira ere.