Zinema egunak dira Donostian eta horrek zinema jendea erakartzen du Zinemaldiaren egoitza den hirira. Egun hauetan Kimuak 2013 katalogoa ere aurkeztu dute, eta bertan izan da Lander Camarero sortan jasotako A Political Story izeneko film laburraren egilea.

Camarero, berriz, hurrengo proiektua prestatzen ari da, eta honen aurkezpena egiteko baliatzen ari da Kimuak programa. Berriro ere komediaren eta meta-zinemaren bidetik jo du zuzendari bilbotarrak. A Serious Comedy izena izango duen lana Internet bidezko diru ekarpenek finantzatuko dute.  Hain zuzen ere,  www.indiegogo.com crowfunding plataforma baliatzen ari dira. Proiektuak bertan duen gunean, egitekoaren inguruko informazioa eta proiektuaren pizgarri izan zen pertsonari egindako elkarrizketa ere.

Hain zuzen ere, Camareroren nahia Iraken komedia bat errodatzea da. Berak dioenez herrialde horretan ez da komediarik egin azken hiru hamarkadatan, eta hango zinema munduko jendearekin harremanetan hori aldatuko duen proiektua osatu nahi dute.