Bizkaiko rock musikaren historia ardatz duen 160 metro lanaren bigarren atala proiektuaren webgunean ikusi ahal izango da irailaren 6tik aurrera. Joseba Gorordok eta Alvaro Fierrok zuzendutako dokumentala zatika estreinatzen ari dira, eta Interneten denen eskura jarri ohi dituzte tarte horiek.
Bigarren atalaren aurkezpena uztailean egin zuten, baina hainbat kontu tekniko direla eta aste honen bukaera arte ezin izango da ikusi www.160metros.com gunean. Zinea.eu-k jakin ahal izan duenez ostiralean hilaren 6an ikusgai izatea espero dute arduradunek. Hirugarren atala, berriz,
160 metro dira Bizkaiko Ibaizabalen bi ertzak bereizten dituen distantzia, eta horrek ematen dio izena ertz bakoitzean sortu ziren musika mugimenduen historia kontatzen duen dokumentalari. Era berean