Daniel Kalparsoro donostiarraren 'Invasor' filmaren irudia

Daniel Kalparsoro donostiarraren ‘Invasor’ filmaren irudia

Daniel Kalparsororen Invasor filma ikusi ahal izango da, beste batzuen artean, Donostiako Zinemaldiaren Made in Spain sailea. Sail honek Espainian aurten ekoitzitako obra nabarmenak bilduko ditu. 61. ediziorako programaturiko izenburuak. Izan ere, jaialdiaren hasierarako 23 egun falta direnean, azken urtean estatuan egindako filmen hautaketa aurkeztu baitute.

Guztira hamaika film pantailaratuko dira sail honen barruan, eta beraien artean azkeneko hilabeteetan kritikaren eta publikoaren onespena jaso duten hainbat lan aurki daitezke jaialdiaren arduradunek gaur plazaratu duten zerrendan.

Azkeneko urteetan izena ezagutzera eman duten zuzendarien lanak badaude aukeratutakoen artean. Hala, nabarmentzekoak dira Jonas Truebaren Los ilusos eta Leon Siminiani Mapa. Ezagunagoak eta ibilbide luzeagoa duten hainbat errealizadoreren pelikulak ere izango dira. Hauen artean berezko argia duten Pedro Amodovar, Los amantes pasajeros, zein Isabel Coixet, Ayer no termina nunca dira aipagarri.

Daniel Kalparsoro donostiarraren Invasor filma ere bada hautatuen artean, eta hauxe da Zinemaldiaren arduradunek helarazitako sinopsia:

Daniel Calparsororen thriller honek Pablo du protagonista; Irakera bidali duten mediku militar bat. Ia heriotzara eramango duen eraso baten ostean, Espainiara iritsiko da, eta han, gertatutakoa argitu edo jazotakoaren bertsio ofiziala babestu aukeratu beharko du.