
‘A political story’ film laburra ikusi ahal izango da Kimuak katalogoaren aurtengo edizioaren aurkezpenean.
Donostiako Zinemaldian euskal zinemari emandako saila, saria eta beste hainbat konturen aurkezpena egin dute gaur goizean. Zinemira saria Juanba Berasategiri emango diotela ere jakinarazi dute.
Zinemira sialean parte hartuko duten filmen zerrenda aurkeztu dute. Euskal zinemari emandako sailean zazpi lan pantailaratuko dituzte: Alardearen seme-alabak, Encierro. Bull running in Pamplona, El metodo Arrieta, Asier eta biok, Esbastika bat bidasoan eta Izenik gabe. 200×133 dokumentalak eta Amaren eskuak fikziozko lana.
Honez gain, Irizar enpresak babesturiko Euskal Zinemari saria irabazteko aukera izango dute Zinemaldiko edozein sailetan parte hartu eta gutxienez ekoizpenaren %20 euskal jatorrizkoa duten film guztiek parte har dezakete. Sariaren 20.000 euro gordinak eskuratzeko filmek bete beharreko beste baldintza Zinemaldian bertan mundu estreinaldia egitea da.
Mireia Gabilondoren Amaren eskuak, Amaia zein Aitor Merinoren Asier ETA biok, Alfonso Andres eta Javier Barajasen Esbastika Bidasoan, Fernando Francoren La herida, Enara Goikoetxaren eta Monika Zumetaren Izenik gabe, 200×133, Fran Araujoren El rayo eta Luis Berdejoren Violet dira Irizar saria eskuratzeko lehian egongo diren filmak.