Ohi moduan Huescan hasiko da aurtengo Filme Sozialak zinemaldia ere. Hain zuzen ere La Banera de Ayerbeko kanpinean zinemaldiaren emanaldi nagusietan pantailaratuko diren hainbat lanen emanaldia egingo dute.
Atari zabaleko emanaldiak izango dira eta hiru egunetan 15 lan ikusi ahal izango dira. Besteak beste Kuba, India, Tailandia zein Bolibiako lanak emango dituzte. 64 minutu irauten dituen La mujer y el agua izan ezik, film horiek guztiak 30 minutu azpikoak dira. Programa osoa ezagutzeko jaialdiaren webgunera jo daiteke.
Berau aurtengo festibalaren aurrerapen txikia bada ere arduradunek atzo bertan eman zuten jakitera programa osoa 66 filmek osatuko dutela. Jaialdiaren helburu sozialarekin bat egiteko antolatzaileek haika tokitara eramango dute ekimena; hala, ikastetxeak, gune publikoak eta zinema aretoak zinemaldi honen egoitza bilakatuko dira.
Era berean, Bilbon irailaren 26 eta urriaren 3a artean gauzatuko den zinemaldian pantailaratzeez gain beste hamaika ekimen ere egingo dituzte; tartean da Amal Ramsis zuzendari egiptoarrak emango duen ikastaroa. Beronek, hau da, Minutu bateko tailerra izenekoak filmazio kolektiboa osatzea du helburu; ikusentzunezko tresnen bidez, subjektu bezala erakusten dituzten errealitatearen alderdiak erregistratu nahi duten emakume guztientzako gonbidapen bat da.
a