Oraindik ere estreinaldirako hilabete batzuk falta diren arren Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren azken lana iragarriko duen kartela ezagutzera eman dute. Hain zuzen ere, Las brujas de Zugarramurdi filma iragartzeko euskarri grafikoa gaur bertan aurkeztu dute proiektuaren Facebook profilean. Azkeneko egunetan ere, filma beste hainbat arrazoirengatik azaldu da komunikabideetan; besteak beste, trailerraren plazaratzeagatik eta baita Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean ikusi ahal izango delako.
Filmaren marketing osagai nagusietakoa den afixa aurkeztu dute Las brujas de Zugarramurdi filmaren arduradunek. Bertan kontakizunaren pertsonaia nagusien argazkia azaltzen da, baina lanaren pasarteetako baten fotograma izan beharrean, berariaz prestaturiko irudia da pelikula iragarriko duena.
Filma areto komertzialetara hilaete batzuk falta dira, baina dagoeneko ari dira honen inguruko informazioak eta xehetasunak plazaratzen. Hain zuzen ere, joan den astean pantaila txiki zein handietan ikusi ahal izango diren trailerra eman zuten ezagutzera. Lehenagotik behin behineko kitzikatzaile txikia zabaldua zen baina arduradunek jakinarazi dutenez hau izango da trailer ofiziala.
Era berean, duela gutxi filmaren irudi multzoa plazaratu zuten ere.