'Pacific Vibrations' filmaren irudi bat

‘Pacific Vibrations’ filmaren irudi bat

Aspaldian itxi zituen ateak Pasaiako azkeneko zinema aretoa izan zen Gran Sol aretoak. Hala ere, gero eta maizagokoak dira zinema emanaldiak Gipuzkoako zama porturik garrantzitsuenaren inguruko herrian. Gaur, esaterako, programazioaren tarte nagusia ekainaren bukaeran izan zuen Surfil Festibalaren azkeneko emanaldia iritsiko da herri horretako Ondartxora. Ekitaldi horretara doazenek Mikal Cronin-en kontzertua eta Pacific Vibrations filma gozatuko dituzte. Zarautzen ere Modelo zinemaren berpizte aldia ikusten ari dira; eta jaialdi honetako antolatzaileek bere ekarpena egin nahi izan dute; kasu honetan abuztuaren 8an eta 9an izango dira emanaldiak.

Donostian (Gipuzkoa) egin ohi den Surfilm Festibalek bere datak eta geografia eremua zabaldu ditu aurten. Kirol horretan ohikoa den mugikortasuna itsasertzaren ardatzean egiten ari da. Hain zuzen ere, Donostiatik irten eta gaur Pasaiara iritsiko da, zehazkiago Pasai San Pedroko Ondartxo ontziola zaharrean emanaldi berezia egingo baitu. Itsas kulturari estuki lotuta dagoen eremu honetan musika eta zinema emanaldiak egingo dituzte gaur bertan. AEBtako Kaliforniako doinuak ekarriko ditu Mical Cronin-ek. Baina Surlfilm Ffestibalaren jarduera nagusia ikus-entzunezkoarekin loturikoa da, eta alor horretan ere ale bitxia ekarriko dute antolatzaileek.

Pacific Vibrations filma klasikoa da surfari buruzko pelikulen artean. “Surf taula motzen haziera eta itxura aurreratuak, gaur egun berriz modan dudenak”. Antolatzaileek duela lau hamarkada estreinatu zen filma eraman nahi izan dute emanaldi honetara guneak daukan zentzu historikoa dela-eta.

Zarautzen, berriz, estreinaldia

Surfilmfestibal abuztuaren 8an eta 9an iritsiko da Zarautzeko Modelo zinemara. Pasaiako emanaldian film klasikoaren aldeko apustua egin badute ere, Urola-Kostakoan Europako estreinaldi bat ikusi ahal izango da. Hain zuzen ere, Slow Dance  ikusi ahal izango da lehen emanaldian, ondorengoetan bertako materialak pantailaratuko dituztela. Dane Reynolds eta Craig Anderson, hau da Slow Dance-ren zuzendaria eta protagonista izango dira Europako lehen aldiko pantailaratzean.