Jaiver Gurrutxaga, ezkerrean eta Pedro Aiestaran 'Popotxo', beraien irudia erakusten duen Beldurrezko zinemaldiaren kartela inguratzen. (Argazkia: Mikel Goñi)

Jaiver Gurrutxaga, ezkerrean eta Pedro Aiestaran ‘Popotxo’, beraien irudia erakusten duen Beldurrezko zinemaldiaren kartela inguratzen. (Argazkia: Mikel Goñi)

Javier Gurrutxaga eta Pedro Aiestaran dira  Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiaren XXIV. aldia iragarriko duen kartelaren protagonistak. Hain zuzen ere, Tod Browning zinemagilearen The Unknown filma gogora dakarren afixa prestatu dute aurten jaialdiaren arduradunek.

Viktoria Eugenia Antzokiaren Klub aretoan egindako prentsaurrekoan parte hartu dute kartelaren protagonistek, eta hau ez da bi artistok film horrekin harremana izan duten lehen aldia. Orquesta Mondragon musika taldean jarduten ari zirela Garras humanas izeneko kanta ezaguna egin baitzuten, hau da, filmak Espainian hartu zuen izen bera. Izena ez ezik, istorio bera kontatzen zuten musikari donostiarrek. Film osoa Vimeo sarearen lotura honetan ikus daiteke.

Era berean, jaialdiaren arduradunek zinemaldi horrek izango dituen bi jarduraren aurrerapena egin dute ere. Batetik, Cannon ekoiztetxeari buruzko atzerabegirakoa, eta bestetik Gipuzkoako hiriburuko Okendo kultur etxean ikusgai izango den Expo Sci-Fi erakusketaren berri eman zuten. Aipatu produkzio etxea famatua egin zen XX. mendeko 80ko hamarkadan, besteak beste, Chuck Norris bezelako aktoreen akzio filmeekin. Hala ere, prestatu duten sortan fantasiarekin zerikusia duten lanak ikusi ahal izango dira, hauen artean,