Kaña 2kaña trikitixa taldearen historia kontatzen duen lana bukatzeko crowdfunding kanpainaren bigarren epeak aurrera darrai.
Donostian dira bueltan Trikifollia proiektu dokumentaleko protagonista eta lantaldea. Izan ere, ekainaren 29tik uztailaren 3a arte egin baitzuten proiektuaren oinarria den bidaia. Unai Guerrak zuzenduriko pelikularen errodatzea uztailan zehar egindako hainbat elkarrizketa eginda bukatuko da. 3.200 kilometro baino gehiago egin dituzte proiektu honetako parte hartzaileek txikitixaren
Trikitixa ikasle helduen talde baten gora-beherak kontatuko ditu Trikifollia dokumentalak; zehazkiago beraien musika tresnaren jatorria den Italiarako bidaiaren bizipenak izango ditu hizpide. Euskal kulturan erabat errotutako esku soinuaren jaiotza Italian gertatu baitzen eta euskararen herrira XIX. mendearen erdialdean iritsi zen. Oraindik ere estreinaldirako data zehatzik ez duten arren, udazkeerako lana erakusteko prest egotea espero dute.
Produkzio lanetan jardun den Mikel Goñik azaldu duenez, “bost egun hauetako errodatzea zoragarria izan da”. Iritzi bera daukate lantaldeko kideek zein protagonistek, Zinea.eu-ri azaldutakoaren arabera. Donostia eta Italiako Castelfidardo lotzen dituzten 1.600 kilometroko errepideak dira road-movie dokumental honen eszenatokia, bertatik igaro baita lantaldeak zein protagonistak garraiatu dituen autobusa.
Oraindik ere finantzazio bila
Errodatzearen lehen zatia bukatu duten arren Trikifolliako arduradunek dirubilketa lanetan jarraitzen dute. Horretarako gune honetan bertan aurkezturiko crowdfunding kanpainaren bigarren zatia dute abian. Goteo.org plataformaren bidez ari dira finantza laguntzak biltzen. Ekainaren 24ean bukatu zen lehen epea bertan 9.300 euroen muga gaindituta. Orain, berriz, 12.800 eurora iristea espero dute, hau da beste 3.500 gehiago. Goñik azaldu duenez, lehen kopuruarekin bidaiaren errodatze gastuak bete ziren; “baina, proiektauri merezi duen forma eman ahal izateko behar dugu beste ekarpen hori”.
Dokumentalaren lantaldeak proiektuaren nondik norako guztiak http//:www.goteo.org/project/trikifollia gunean jarri ditu, eta bertan lana osatzeko dituzten beharrak ez ezik, informazio eguneratua ere jartzen dute. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu babesa eman diguten pertsona guztiei, zertan ari garen kontatzea; gugan konfidantza jarri dute eta eguneraketak jartzea egin dezakegun gutxiena da”, azaldu du ekoizleak.